Autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Dbusek Zinemaldian
Ohiko autobus zerbitzuak indartu eta zerbitzu gehigarriak jarriko ditu Dbusek Zinemaldiak irauten duen bitartean, irailaren 20tik 28ra, hain justu. Honako linea hauek indartuko dituzte: 5-Benta Berri, 9-Egia-Intxaurrondo, 13-Altza, 25-Benta Berri-Añorga, 26-Amara-Martutene, 28-Amara-Ospitaleak, 14-Bidebieta, 16-Igeldo, 18-Seminarioa, 19-Aiete-Bera Bera, 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo. Horretaz gain, Antiguatik Erdialdera joateko zerbitzu bereziak egongo dira egunero, bai 25 linean, bai B1 gautxorian.
Bestalde, gautxorien zerbitzu bereziak ere eskainiko dituzte ostiraletan (hilaren 20an eta 27an) eta larunbatetan (hilaren 21ean eta 28an), honako linea hauek indartuz: B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B2-Aiete-Bera Bera, B3-Egia-Intxaurrondo, B4-Amara-Riberas-Martutene, B6-Altza, B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa, B9-Amara-Errondo-Puio eta B10-Zubiaurre-Bidebideta-Buenavista. Eguneko lineen eta gautxorien ordutegi guztiak helbide honetan kontsultatu daitezke.
Mozketak Zurriolan
Zurriolatik tarteka ezin izango da zirkulatu Zinemaldia dela eta, beraz, Kursaal geltokia zerbitzurik gabe geldituko da tarte horietan. Ondorioz, 13, 29, 31, 37 eta 42 lineak Colon pasealekutik joango dira ondorengo egun eta orduetan:
- Irailaren 20a, ostirala: 19:00etatik 22:00etara.
- Irailaren 21ean, 22an, 23an, 24an, 25ean: 21:00etatik 22:15era.
- Irailaren 26an eta 27an: 21:00etatik 23:00etara.
- Irailaren 28a, larunbata: 18:30etik 22:30era.