EHF Kopan jarraitzeko lehen kanporaketa gainditu du Bera Berak
Donostiarrek LK Zug talde suitzarra garaitu dute EHF Kopako QR1 kanporaketan, eta Europako txapelketako ligaxka fasetik hurbilago daude orain. Bi partidatan banaturiko kanporaketa erraz gainditu du Bera Berak. Larunbatean izan zuten lehen neurketa, Donostian, eta Imanol Alvarezen neskek hamalau puntuko tartea eskuratu zuten hor. Igandean, berriz, Tolosan jokatu zuten, aurkariari puntu kopuru bera aterata. Guztira, 75-47 emaitza lortu dute donostiarrek. Ondorioz, urriaren 12an edo 13an kopako hurrengo kanporaketa jokatuko dute Errumanian, ASC Corona Brasov taldearen aurka. Itzulerako partida, berriz, astebete beranduago izango da, Donostian,
Softbolean, Donostiako Atletikok ligako finaleko play-offa galdu du asteburuan CBS Rivasen aurka. Joan den asteko bi neurketak galdu ostean, donostiarrek ez zuten huts egiteko tarterik, baina madrildarrak indartsuagoak izan dira.
Izotz hockeyan, aldiz, Txuri Urdinek ezin hobeto abiatu du liga txapelketa, iazko finalistaren aurka garaipen sendo bat eskuratuz.
Futbolean, azkenik, asteburu ona izan dute Realaren bi taldeek. Nesken taldea Levanteren aurka neurtu zen atzo Zubietan, eta Gonzalo Arconadaren jokalariek landutako berdinketa bat lortu zuten aurkari gogorraren aurka. Mutilek, berriz, modu paregabean estreinatu zuten Anoeta estadio berria, Atletico Madrilen kontrako garaipen baliotsu batekin.
ESKUBALOIA
EHF kopa, lehen kanporaketa
- Bera Bera 30 – 16 LK Zug
- LK Zug 31 – 45 Bera Bera
SOFTBOLA
Ohorezko liga, titulurako fasea
- Rivas 8 – 1 Donostiako Atletiko
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, 1. jardunaldia
- Txuri Urdin 6 – 2 Puigcerda
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 2. jardunaldia
- Reala 0 – 0 Levante
Gizonezkoen lehen maila, 4. jardunaldia
-
Reala 2 – 0 Atletico Madril