Ibilgailu elektrikoa sustatzeko kanpaina bat egingo du udalak, Donostiako enpresa eta profesionalei zuzenduta
Donostiako enpresa eta profesionalen artean ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzeko kanpaina bat aurkeztu du gaur goizean udalak, Mugikortasunaren Europako Astean (irailaren 16tik 22ra) egingo dutena. Kanpainan zehar, hiriko enpresa bati kotxe elektriko bat utziko diote astebetez, eta beharrezko bitartekari guztiak emango dizkiete doan.
Kanpainaren helburua enpresei ibilgailu elektriko bat uztea da, baloratu dezaten euren jardunerako egokiak ote diren ibilgailu horiek. IBIL enpresak, ibilgailu elektrikoen karga zerbitzuetan aitzindaria denak, kanpainan parte hartuko du bere karga guneak utziz. Bestalde, honako kontzesionarioek eskainiko dituzte beraien auto eta furgoneta elektrikoak: BMW, Lurauto, Gaursa, KIA Novocar, Oarso Car eta Peugeot Carza.
Bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak, eta Mugikortasunaren Europako Astean izateaz gain, Energiaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu elektrikoa sustatzeko egiten ari den planaren barruan ere egongo da. Gainera, plana Bilbon eta Gasteizen aurrera eraman dute aurretik, eta “arrakasta nabaria” izan du, udalaren arabera.