Polloen bisita gidatuak egingo dituzte irailetik abendura
Hiriko hilerritik doako bisita gidatuak antolatu ditu berriz ere Donostiako Polloe hilerriak, eta irailetik abendura egingo dituzte oraingoan. Iaz hasi ziren bisita gidatuak antolatzen, eta azken aldiz aurtengo urtarriletik apirilera egin zituzten. Oh my walk enpresak egiten ditu 90 minutuko bisita gidatuak, eta hilobi misteriotsuak, istorio ahaztuak eta hiriko pertsonaia historiko batzuen hilobiak eta historia ezagutzeko aukera ematen dute ibilaldiek.
Honako egun eta orduetan egingo dituzte bisita gidatuak, eta denak euskaraz izango dira: Irailaren 29an, igandean, 16:30ean; urriaren 19an, larunbatean, 11:00etan; azaroaren 16an, larunbatean, 16:30ean; eta abenduaren 15ean, igandean, 11:00etan. Bost eta hamabost pertsona arteko taldeak osatuko dituzte bisitak egiteko, eta izena ematea derrigorrezkoa izango da. Izen-ematea polloe@donostia.eus helbidera idatzita eta 943 48 35 40 telefonora deituta egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.