Donostiako Asanblada Feministak ikasturte berriari ekingo dio
Donostiako Asanblada Feministak ikasturteko lehen bilerara deitu du, datorren asteazkenerako. Hilaren 25ean, 18:00etan jarri dute hitzordua, Emakumeen Etxean, eta hiriko emakumeei bilerara joateko deialdia luzatu diete. Amaitzear dagoen udararen balorazioa egiteaz gain, ikasturte berrirako antolakuntza eta funtzionamendua birplanteatuko dituzte, “ekimenez jositako udazkenari txanpa hartzeko”. Besteak beste, urriaren 4an eta 5ean Lizarran egingo dituzten Egin Dezagun Topa! neska gazteen topaketak, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak eta Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren prestaketa izango dituzte hizpide.