Donostiako traineruek irabazitako banderak hartu ditu udalbatzak
Denboraldi ona izan da traineru donostiarrentzat. Donostiarrak eta Arraun Lagunek irabazitako banderak jaso ditu Donostiako Udalbatzak. Argazki kolektibo bat atera zuten udaletxearen aurrean.
Arraun Lagunakek Lekeitioko bandera irabazi zuen ekainaren 30ean, Euskotren ligan. Donostiarrak, berriz, Getxoko estropada irabazi zuen uztailaren 28an, historiako lehena TKE ligan, maila gorenean. Azkenik, Donostiarraren bigarren taldeak Getariako KAE1 ligako bandera irabazi zuten, abuztuaren 4an.