Donostiako Fridays For Future mugimenduak Justizia Klimatikoaren Aldeko Nazioarteko Mobilizazio Astea antolatu du
Irailaren 27rako deitu dute klima larrialdiaren aurkako mundu mailako greba orokorra. Horrekin batera, herrialde askotan Justizia Klimatikoaren Aldeko Nazioarteko Mobilizazio Astea antolatu dute, eta Donostian ere, hala egin du hiriko Fridays For Future mugimenduak. Biharko, hilaren 20rako, deitu dute lehen mobilizazioa: elkarretaratzera deitu dute Alderdi Ederren, 18:00etan.
Datorren astelehenean, hilaren 23an, NBEk klimaren gailurra egingo du New Yorken, eta Fridays For Future gazte mugimenduak berehalako neurriak hartzeko exijitu die agintariei. Week for future lelopean aste osorako jarduerak antolatu dituzte. Hona hemen egitaraua:
Irailak 20, ostirala
- 18:00 Elkarretaratzea Alderdi Ederren.
Irailak 21, larunbata
- 10:30 Urgull mendiaren eta Zurriola hondartzaren garbiketa.
Irailak 22, igandea
- 12:00 Poesia errezitaldia, Gipuzkoa plazan.
- 17:00 Etorkizunera bidaia, Kontxa pasealekuan.
Irailak 23, astelehena
- 17:30 Hitzaldia: Krisi klimatikoa, beganismoa eta antiespezismoa, EHUko ikasgelategian.
Irailak 24, asteartea
- 17:00 F**k fast fashion: modaren benetako inpaktua, Tabakaleran.
Irailak 25, asteazkena
- 18:30 Mahai-ingurua: Ekonomia zirkularra eta energia berriztagarriak, Tecnun-en.
Irailak 26, osteguna
- 16:00 – 20:00 Artibismoa: dokumentalak, mahai-ingurua eta luntxa (ekar ezazu zure tupperra), Tabakaleran.
Irailak 27, ostirala
- 12:00 Ikasle greba, Bulebarrean.
- 18:00 Nazioarteko manifesazioa, Alderdi Ederren.