'Elkartasun aleak' erakusketa ikusgai dago Egiako pasadizoan
Asteartean jarri zuten Egiako pasadizoan Elkartasun aleak erakusketa solidarioa, eta urriaren 27ra arte egongo da ikusgai. Gipuzkoa Kutxa Solidarioa osatzen duten 180 erakundeak (guztira 180.000 bolodres dituztenak) daude presente erakusketan, eta euren lana ikusaraztea du helburu.
26 panel daude jarrita pasadizoan, eta edonor hurbildu daiteke erakunde solidario horien jardunaren inguruan ikastera edo parte hartzera. Zortzi bloketan daude banatuta erakundeak: Berdintasuna, Kultur aniztasuna, Helduak, Haurrak eta gazteak, Dibertsitate funtzionala, Inklusioa, Osasuan eta Kooperazioa eta garapena. Paneletan edonork hartu ditzakeen erakunde guztien papertxoak daude, eta hartutako papertxoko zenbakia www.gipuzkoasolidarioa.info webgunean balioztatuz gero, Realeko bi kamisetaren zozketan parte hartzeko aukera dago.