Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat jarri dute Easo politeknikoan
Pilar Arana mugikortasun zinegotziak, Easo politeknikoko zuzendari Angel del Riok, IBILeko ordezkari Alvaro Garciak, zentroaren Ingurumen arduradun Ana Elizaldek eta zentroaren zuzendari operatibo Antonio Lopezek aurkeztu dute politeknikoko kargatze gunea. (Argazkia: Donostiako Udala) Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat jarri duen Donostiako lehen ikastetxea da Easo politeknikoa, eta edonork ahal izango han du bere ibilgailua kargatu. Politeknikoko aparkalekuan dago ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea, eta bi ibilgailu kargatu daitezke aldi berean. IBIL enpresak kudeatuko du kargazteko gunea, eta dagoeneko Donostian dauden beste sei guneei batuko zaie. Udalak azaldu duenez, ibilgailu elektrikoak kargatzeko Espainiako Estatuko sare publiko handiena du hiriak.


