'La trinchera infinita' filma izan da lehen telebista saioko protagonista
67. Donostiako Zinemaldiarekin batera abiatu da Zurriolako Butaka telebista saioa, Anabel Arraizak gidatuta.
Lehen atalean, Iker Ganuza ekoizlea (Varados) eta Moriartiko Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak (La trinchera infinita) izan dira gonbidatu bereziak. Bestalde, kazetarian solasaldian Urtzi Urkizuk (Berria) eta Inaxio Esnaolak (IRUTXULOKO HITZA) parte hartu dute. Ondorengo bideo erreportajeek osatu dute programa: Izibene Oñederraren Lursaguak animazio lana, Kristina Zoritaren gomendioak, Zinetika atala, Aitor Azurki kazetaria eta memoria historikoan aditua, eta Roberto Gavaldonen atzera begirakoa.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.