Udalak gidatu du Mugikortasun Asteko bizikleta ibilaldia
VI. Bizikletada egin dute gaur goizean, eta Donostiako Udaleko ordezkariek eman diote irteera. Hiriko hainbat institutu eta ikastetxetako 1.000 ikasleek parte hartu dute. Gazteak bizikletaz, 10 kilometro, ibili dira Donostiako kaleetan zehar. Beraiekin batera Greta Thunberg aktibista buru duen Fridays for Future_Donostia nazioarteko mugimenduaren hainbat kidek parte hartu dute.
Aurten, lehen aldiz, txirrindulari beteranoak ere atera dira bizikleta ibilaldia egitera. Klima aldaketak guztioi eragiten digu, 0tik 100era eta + leloa daraman pankartarekin atera dira. Ekimen hau Europako Mugikortasun Jasangarriaren astearen barruan kokatzen da.
Udalak Mugikortasun Asterako antolatu dituen jardueren artetik, Route 25 bizikleta martxa izango da azkena. Igande honetan, hilaren 22an, egingo dute Alderdi Ederretik 10:00etan aterata. Parte hartzaileek 25 kilometroko bidea egin beharko dute hiriko bidegorrietan zehar.