'Zeroville' filma ez da Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko
James Franco aktorearen Zeroville film berria Urrezko Maskorraren lehiaketatik kanpo proiektatuko dute Zinemaldiko Sail Ofizialean, duela astebete Errusiako zinema aretoetan estreinatu baitzuten. Lehiaketan sartu ahal izateko, aurretik euren lurraldetik kanpo (AEB, kasu honetan) estreinatu gabe egon behar dute film luzeek, eta Zeroville filmeko ekoizleek araudi horren arabera eman zuten izena Sail Ofizialean. Duela astebete Errusian estreinatu zutenez, ordea, Zeroville lehiaketatik kanporatu dute.