Añorgan grabatu dute 'Herri txiki, infernu handi'
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Añorgan izan dira aste honetan, ‘Herri txiki, infernu handi’ saioa grabatu dute Donostiako auzoan. Añorgako frontoia lepo bete zen grabaketa egunean, ostegun gauean, eta hainbat auzotarri egindako elkarrizketekin osatutako ikuskizunaz gozatu zuten. Ohi bezala, auzoa eta bizilagunak ezagutzea izan da helburua, umore ukituarekin.
Aurkezleek gertuko harremana izan dute Añorgakoekin, besteak beste, 104 urte dituen Joakina Huizirekin, Miguel Soroa txirrindulariarekin eta Gorga historia mintegikoekin. Urriaren 6an emango dute ETB1n, 22:00etan.
Igande honetan hasiko da telebista saioaren seigarren denboraldia, Amaiurren. Berrizera, Trebiñura eta Igantzira ere joango dira sasoi berrian.