HBOren 'Patria' telesaila aurkeztu dute Zinemaldian
Erakutsi dituzte hainbat irudi; tartean, Donostiako Parte Zaharrean grabatu zuten manifestazio batena, 1980ko hamarkadako bukaerako protesta batena. Aitor Gabilondok, telesailaren sortzailea, ekoizlea eta Fernando Aranbururen nobelaren eskubideak erosi zituenak esan du Patria besarkada batera bidaia dela, eta besarkada hori erakutsi nahi izan duela telesailean. Kursaalean egin duten aurkezpenean eskerrak eman dizkio Soraluze herriari. Izan ere, han grabatu dute telesaileko Hernani.
Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreek ere parte hartu dute aurkezpenean. Iruretak nabarmendu du oso babestua sentitu dela, eta eszena gogorrak ez direla horren gogorrak izan taldean oso babestua sentitu delako. Pertsonaiak humanizatzen saiatu direla adierazi du. Gabarainen ustez, lan talde osoak dena eman du, eta zuzendari zoragarriak izan dituzte.
Aitor Gabilondok esan du obra desberdin bat dela, liburuarekin konparatuta. Indarkeriak dena suntsitzen duela. Hain zuzen, euskal gatazkaren inguruko gidoi bat idazten ari zela izan zuen Patria eleberriaren berri, kontatu nahi zuenetik asko zuenez liburuak, eskubideak erosi zituen.
Joan den martxoan hasi ziren telesaila grabatzen, eta hurrengo urtean estreinatuko dute HBOn.