Maider Fernandez Iriarte eta Maddi Barber zinemagileekin solasean
Abiada hartu du Donostiako Zinemaldiak eta erritmo berean jarri da Zurriolako Butaka saioa.
Bigarren atalean, Maider Fernandez Iriarte eta Maddi Barber zinemagileak elkarrizketatu dituzte. Las letras de Jordi eta Urpean lurra lanen egileak dira, hurrenez hurren. Bestalde, Pello Gutierrezekin hitz egin du Anabel Arraiza aurkezleak. Zinemaldiko Irizar sariaren epaimahaiko presidentea da, eta Juanmi Gutierrez zenaren semea. Kazetarien tartean, berriz, Urtzi Urkizu (Berria) eta Gaizka Izagirre (Gaztezulo) izan dira. Horrekin batera, espazio autogestionatuetan egiten ari diren Zinemaldi Alternatiboaren egitaraua zein den erakutsi dute IRUTXULOKO HITZAk egindako bideo erreportaje baten bitartez.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.