Donostiako bisitarien batez besteko egonaldia eta nazioartekotasuna hazi dira abuztuan
Donostiako Udalak EUSTAT-en datuetan oinarrituta jakinarazi duenez, hirira abuztuan etorri diren bisitarien batez besteko egonaldiak eta bisitari horien nazioartekotasuna %5 igo eta %7 igo dira hurrenez hurren, iazko abuztuarekin alderatuz. Udalak azaldu duenez, bi adierazle horiek “garrantzitsuak dira jasangarritasun turistikoaren ikuspuntutik”.
Batez besteko egonaldiak 2,45 egunekoak izan ziren joan den abuztuan, 2018koan baino %5 gehiago, hain zuzen. Nazioartekotasuna, esan bezala, %7 igo da, 114.333 nazioarteko gaualdi egon baitziren abuztuan Donostian. Hiriko hotelen betetze-maila ere aipatu du udalak, eta iazkoa mantendu dela nabarmendu du, %90ekoa izan dela, hain justu. Gainera, Aste Nagusian ez dela hazkunde aipagarririk izan ere aipatu du.