'Glittering Misfits' eta 'Hiru uhin' filmek hartu dute lehen planoa
Hirugarren atalean, Iban del Campo (Glittering Misfits) eta Joana Duhalde zein Ekaitz Etxamendi (Hiru uhin) izan dira gonbidatu bereziak. Kazetarien solasaldiari dagokionez, Maialen Goñik (Zinea.eus) eta Urtzi Urkizu (Berria) parte hartu dute. Horrekin batera, hainbat bideo eman dituzte: IRUTXULOKO HITZAk egindako zinema eta zientziari buruzko erreportajea, Zinetika tartea eta Loic Legrand zuzendariari elkarrizketa. Azkenik, Mikel Yarza kazetariak Agur Etxebeste! eta Parasite filmen kritika egin du.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.