QR kodeak jarri dituzte Donostiako autobus geltokian, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat
Itsuak diren edo ikusmen murriztua duten pertsonentzako azken belaunaldiko QR kodeak jarri ditu Donostiako Udalak autobus geltokian. Navilens aplikazioarekin funtzionatzen dute QR kodeek, eta mugikorra altxatzean erraztasunez detektatzen ditu kodeak, fokuratu beharrik gabe. Horrela, geltokiari buruzko oharrak eta puntu batetik bestera joateko beharrezko informazioa entzungai egiten ditu aplikazioak.
Joan den astean jarri zituen udalak QR kode horiek, Mugikortasun Astearen barruan, baina geltokian geldituko dira. Pilotu fasean dago proba, eta aste honetan kolektibo desberdinek erabiliko dute, euren iritzien arabera aplikazioa eguneratuz.