Aldapeta galtzadako goranzko norabidea itxi dute lanengatik
San Bartolome inguruko urbanizazio lanengatik itxi dute Aldapeta galtzadako goranzko norabidea. Zonalde honetara iritsi ahal izateko Lizarra kalea erabiliko dela adierazi du udalak. Aldiz, galtzadako beheranzko norabidean ez da aldaketarik egongo eta normaltasunez erabili ahal izango da.
Bestalde, Easo kaleko bidegorria eta ezkerreko zirkulazio errepidea ere itxi dituzte. Zehazki, Larramendi eta Urdaneta kaleen artekoa. Easko kaleko harresiaren egitura indartzeko lanak egiten hasi direlako itxi dute.
Dbusen erabileran ere ondorioak izandako ditu. Ibilbideak eta geltokian aldatuko dituzte 19 Aiete-Bera Bera, 31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2 Aiete-Bera Bera lineatan. Aieteranzko norabidean, San Bartolome 10 geltokia betiko bertan behera geratu da, behin-behinean Urbieta 38ra lekualdatuz (23-32-36 lineak). Lanak bukatzean behin betiko geltokia Larramendi kalean ezarriko da.