Etxebeste behar bezala agurtu dute
Laugarren atalean, Agur Etxebeste! filma izan da Zurriolako Butaka saioaren protagonista. Anabel Arraiza aurkezleak Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariak elkarrizketatu ditu. Horrez gain, Ion de Sosarekin ere Leyenda dorada lanaz aritu da. Solasaldian, berriz, Harkaitz Cano idazlearekin aritu da Urtzi Urkizu kazetaria. Programa osatu duten bideoak izan dira Iñaki Gomezi egindako elkarrizketa, Txepe Lararen soslaia, Ainhoa Gutierrez del Pozori egindako elkarrizketa eta Zinetika tartea.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.