Tomas Alba omenduko du Donostiako Udalak larunbatean, bere erailketaren 40. urteurrenean
Herri Batasuna alderdiko Donostiako zinegotzia izandako Tomas Alba omenduko du udalak larunbatean, hilaren 28an, bere erailketaren 40. urteurrenarekin bat eginez. Batallon Vasco Español talde ultraeskuindarrak tiroz hil zuen Alba 1979ko irailaren 28an, eta EH Bilduren udal taldeak proposatuta egingo diote omenaldia. Eneko Goia alkateak azaldu duenez, udal talde guztiak agertu ziren proposamenaren alde, eta guztiak egongo dira larunbatean 12:00etan egingo dioten omenaldi irekian, Albaren familia ere han egongo delarik. Udal batzar aretoan hasiko da ekitaldia, eta udaletxean 2005ean Albaren omenez jarritako plakan lore eskaintza bat egingo dute.
Bestalde, Herri Batasunako zinegotzi izandakoari egiten zaion lehen omenaldia ez dela aipatu du Goiak, 2011-2015 legealdian Saguesko plazari bere izena jarri baitzioten.