Inauterietarako kartelak aurkezteko epea zabalik da
Otsailaren 20tik 24ra izango dira 2020ko inauteriak Donostian, eta kartel lehiaketaren deialdia ireki dute. Partikularrak eta enpresak parte hartzera animatu ditu Donostia Festakek, eta urriaren 31ean, 13:30ean, itxiko dute kartelak aurkezteko epea. Kartel irabazlearen egileak 1.000 euroko saria irabaziko du, zergak barne.
Formatu fisikoan edo digitalean egin daitezke kartelak, eta Donostia Festakek Konstituzio plazan duen egoitzan edo donostiakofestak@donostia.eus helbide elektronikoan aurkeztu beharko dira. Lehiaketaren oinarriak honako helbide honetan kontsultatu daitezke.