'Sua - Irabazi arte' dokumentala eta Ibaiako presidentea izan dira protagonistak
Seigarren atalean, Realeko neskek lorturiko balentria kontatzen duen dokumentalaz aritu dira Zurriolako Butaka saioan. Sua – Irabazi arte lana da hori jasotzen duena, eta Mikel Fuentes zuzendaria eta Garbiñe Etxeberria Realeko kirol zuzendaria elkarrizketatu dituzte. Bestalde, Marian Fernandezekin hitz egin dute, Txintxua Filmseko ekoizlea eta IBAIAko presidentearekin. Solasaldian, Itziar Ugarte eta Andoni Imaz aritu dira. Bideo erreportajeei dagokienez, Donald Sutherland aktorearen soslaia eta Zinetika atala eskaini dituzte. Azkenik, Begoña del Teso zinema kritikariak bere iritzia eman du hiru filmeren inguruan.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.