'La trinchera infinita' filmak irabazi du Zinemaldiko Feroz saria
Moriarti ekoiztetxeko Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren La trinchera infinita filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko Feroz saria. Feroz saria Zinemaldia kubritzen ari diren kazetari adituek ematen duten saria da, Sail Ofizialeko filmen artean bozkatuz. Daniel Sanchez Arevalok, atzo lehiaketatik kanpo proiektatu zuten Diecisiete filmaren zuzendariak, iragarri zuen atzo La trinchera infinita zela aurtengo Feroz sariaren film irabazlea.