Ramon Agirre aktorea izan da azken gonbidatu berezia
Zurriolako Butakaren zortzigarren eta azken atalean, Ramon Agirre aktorearekin hitz egin dute Agur Etxebeste! filmaren inguruan. Bestalde, bideo erreportajeetan aurten zendutako Juanmi Gutierrez zinemagile donostiarra omendu dute eta Limbo filmaren inguruan aritu dira. Donostiako Kresala Zineklubeko kideekin ere hitz egin dute, irailean antolatu zuten zinekluben topaketaren harira. Kritika atalean, aldiz, hainbat kritikarik Zinemaldiko porra egin dute. Azkenik, Kanaldudeko Joana Duhalde eta Eki Pagoaga langileekin solastu dira.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.