Txillardegiren eta Imanolen omenezko kantaldia egin dute Antiguan
Jose Lusi Alvarez Enparantza Txillardegi eta Imanol Larzabal auzokideen omenezko Imanolen kantak, Txillardegiren enparantzan kantaldia egin dute eguerdian Antiguan, Txirain elkarteak antolatuta. Txillardegiren horma-irudi bat duen Gaskonia plaza bete dute auzotarrek, Ainara Ortegak, Amaia Zubiriak, Santi Gimenezek eta Karlos Gimenezek egin duten emanaldia ikusteko. Artistekin batera abestu dituzte Imanolen abestiak han bildutako auzotar guztiek, eta giro ederra egon da. Ondoren, kantu bazkaria egin dute denek Txirain elkartean.
Hona hemen goizeko kantaldian grabatutako abesti bat: