Azaroaren 10eko hauteskundeetarako errolda-informazioa eskuragarri dago
Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde berriak azaroaren 10ean izango direla jakinarazi zuen Pedro Sanchez presidenteak duela egun batzuk.
Hauteskundeetan botoa emateko Donostiako hautesle-errolda udalaren webgunean kontsultatu daiteke. Webgune horretan hiritarren errolda gaineko informazioa eskuratzeaz gainera botoa emateko pertsona bakoitzari dagokion hauteslekua, mahaia eta helbidea kontsultatu daitezke. Datuak kontsultatu ahal izateko NAN zenbakia eta jaiotza data sartu behar dira.