Iruña-Veleia eta euskalduntze berantiarrari buruzko hitzaldia egingo dute Grosen
Arabako Iruña Oka herrian kokatutako Iruña-Veleia aztarnategiak 1.500 urteko historia biltzen du. Erromatar Inperioaren garaian eraiki zen, eta 2006an, aitzineuskarari loturiko aurkikuntza epigrafikoak egin zituzten hor. Gaiari eta euskalduntze berantiarrari buruz hitz egiteko, asteartean hitzaldia egingo dute Okendo kultur etxean, Juan Martin Elexpuru euskal filologiako doktorearen eta Aizol Altuna historialariaren eskutik.
Ekitaldia Uliako Auzo Elkarteak eta Iruña-Veleia Argitu taldeak antolatu dute, Euskalduntze berantiarra + Zer gertatzen ari da Iruña-Veleian? izenburupean. Hitzaldia 19:00etan hasiko da.