Pentsiodunen eskubideak errespetatzeko eskatu dute
Gipuzkoako pentsiodunen hainbat elkartek manifestazioa egin dute gaur goizean. Bihar da Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna, eta horren harira egin dute martxa Alderdi Ederretik abiatuta.
“Milaka pentsionista eta adineko pertsona pobrezia egoeran daude, eta ezin dute hilabete bukaerara iritsi, alokairua ordaindu, argia, gasa, medikazioa eta abar”, salatu dute. Eskaera hainbat ere egin dituzte manifestazioa bukatu ostean.
Etxebizitza duin baten alde agertu dira, baliabide egokiekin. Hala nola, berogailua, argia, gasa eta medikazioaren doakotasuna. Era berean, adinekoen egoitzak hobetzea eskatu dute, eta errekurtso gehiago bideratzeko erakundeek bakardade egoerarik egon ez dadin.