Realaren eta Athleticen arteko derbia Anoetan jokatuko da
Urriaren 13an jokatuko dute euskal derbia Realak eta Athleticek Anoeta berrituan, 16:00etan. Ligako bosgarren jardunaldiko neurketa izango da. Pasa den sasoian ere elkarren aurka aritu ziren Anoetan –otsailaren 10ean–, eta bina berdindu zuten. 21.000 pertsona inguru joan ziren derbia ikustera, eta giro polita sortu zen harmailetan.
Iragan abuztuan, berriz, IX. Euskal Herria Kopako finalean aritu ziren aurrez aurre bi taldeak. Realak 3 eta 0 gainditu zuen Athletic. Maddi Torre, Nahikari Garcia eta Leire Baños jokalariek egin zituzten golak. Anoetan, ordea, txuri-urdinek oraindik ez diote talde zurigorriari irabazi.