Donostia Kulturaren ikastaroetan izen emateko epeak zabalik jarraitzen du
Datorren urriaren 4ra arte Donostia Kulturako zenbait ikastarotan izena emateko aukera zabalik da. Hainbat ikastarotan lekua geratzen dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita internet bidez ere. Informazioa kultur etxeetan eta webgune horretan aurki daiteke. Gogorarazi dute egile ikastaroetan matrikulatzeko epea ikastaroaren hasiera baino astebete lehenago bukatuko dela. Halaber, bigarren lau hilabeteko ikastaroetan izena emateko aukera egongo da 2020ko urtarrilaren 17ra arte.
Ikastaro orokorretan, besteak beste, honako ikastaroetan geratzen dira tokiak:
- Aiete kultur etxea: Yoga-hastapena, Joskintza-hastapena, Mindfulness, Panderoa, Ukelele, eta abar.
- Casares kultur etxea: Gitarra aurreratua, La vuelta al mundo cocinando, Sendabelarrak, Defentsa pertsonala, eta abar.
- Okendo kultur etxea: Idazteko tailerra, Arte tailerra, Eskulanak, Kultura Orokorra, eta abar.
- Larrotxene kultur etxea: Gitarra (8-10, 11-13), Yoga (6-12), Musikal bat sortu (12-17), Baratza ekologikoa, eta abar.
- Loiola kultur etxea: Meditazioa, Biodantza, eta abar.
- Lugaritz kultur etxea: Antzerkia (hastapena), Gouache, Ilaran dantza, Meditazioa, Xakea (6-9), eta abar.