Uliako bide publikoen azterketa abiatuko du udalak
Donostiako Udalaren aspaldiko asmoen artean zegoen Uliako bide publikoen inbentarioa egitea. Azkenik, azterlana abian jartzea onartu dute, eta Eneko Goia alkateak eman ditu horren inguruko xehetasunak.
59 bide zehaztu dituzte, eta horietatik 35 jabetza publikoarenak dira guztiz edo partzialki. Beste bost jabari eta erabilera publikoko bideak dira. Hori dela eta, jabetza eztabaidagarria duten bideak alboratuta –jabeko pribatukoak barne–, udalaren interesakoa da Ondasun eta Eskubideen inbentarioan jabari eta erabilera publikoko bideen edo zatien udal jabetza ezartzea.
Proposamenaren aurkezpen publikoa egingo du udalak, eta irekita dago proposamenak, kexak eta beste jasotzeko.