Atotxa Errekan lursailak eskuratzeko aukera datorren astelehenean bukatuko da
Hurrengo astelehenean, hilaren 7an, bukatuko da Añorgako Atotxa Erreka eremuko lursailak eskuratzeko epea. Hain zuzen ere, sei dira eskura dauden lursailak. Parte hartzeko asteleheneko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazioa Donostiako Udalaren Kontratazio zerbitzuan –Ijentea, 1–.
Informazio guztia nahiz beharrezko laguntza www.donostia.eus webgunean edo 943 48 17 06 telefono zenbakira deituz eskuratu daiteke. Infomazio gehiago hemen.