Elkartasuna adierazi diete Enparantzari eta Zuluetari
Astelehenean espetxeratu zituzten Jon Enparantza Antiguako bizilaguna eta Arantza Zulueta. Bost hilabete zigorra bete beharko dute Zaballako kartzelan 11/13 auzibidearengatik. 47ak Herrian plataformak deituta, herritarrek elkarretaratzea egin dute Antiguako Gaskonia plazan.
Auziko parte guztiek hala adostuta, 11/13 prozesuko 47 auzipetuetatik kartzelara sartuko diren bakarrak dira Enparantza eta Zulueta. Akusazioak “talde terroristako buru” izatea leporatu zien, eta gainerako auzipetuek espetxe zigorra saihesteko baldintza gisa, biak kartzelara joan behar zirela ezarri zuen. Gauzak horrela, abokatuek euren espetxeratzea onartu zuten, otsailera artekoa izango dena, eta beste 45 herritarrek isunak eta inhabilitazio zigorrak jasoko dituzte.