Hainbat aktore donostiar izango dira Imanol Rayoren film berrian
Zinemagile nafarra irailean hasi zen filmatzen Hil kanpaiak. Lan taldean hainbat donostiar daude bigarren aktore moduan: Asier Hernandez, Iñigo Aranburu, Josean Bengoetxea eta Dorleta Urretabizkaia, besteak beste. Pertsonaia nagusiak Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalez aktoreek egingo dituzte.
Urria bitarte Gipuzkoan eta Nafarroan ariko da grabazio lanetan. Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritutako filma da. “Gabonetako iragarkietan ikusten ditugun familia horien antzarik ez du filmekoak”, esan du Imanol Rayo zuzendariak. Genero beltzeko thriller eran egin du pelikula.