Auzoko erosketak sustatzeko udazkeneko kanpainari hasiera eman diote Amara Berriko merkatariek
Auzoko erosketak sustatu eta tokiko saltokietan erosten duten bezeroak saritzeko asmoz, udazkeneko kanpaina hasi berri dute Amara Berriko merkatarien elkartekoek. Irailaren 30ean hasi zuten, eta urriaren 19ra bitarte iraungo du. Erosketa txartelak zozkatuko dituzte bezeroen artean, hain zuzen, 100 euroko bi txartel, 50 euroko lau txartel, eta 20 euroko hamar txartel.
Beste urte batzuetan bezala, oraingoan ere Txuri Urdin taldea ikusteko Izotz Hockey-erako sarrerak banatuko dituzte: lau sarrera Txuri Urdin-Batzelona mutilen partidarako (urriak 26) eta beste lau sarrera Txuri Urdin-Sumendi Gasteiz nesken partidara (azaroak 2) ikusteko.