'La cara norte del corazon' nobela argitaratu du Dolores Redondo idazle donostiarrak
2016an Todo esto te dare nobelarekin Planeta saria irabazi ondoren, La cara norte del corazon eleberria argitaratu berri du Dolores Redondo idazle donostiarrak, eta urriaren 1etik dago salgai. Baztango trilogiaren prekuela da nobela berria, eta Amaia Salazar da protagonista. 12 urte zituenean, hamasei orduz basoan galduta egondako pertsonaia da Salazar. Ondoren, 25 urte dituenean, Baztango trilogiako krimenen aurretik New Orleansera doa Salazar, justu Katrina urakana gertatu baino lehen.
Baztango trilogia osatzen duten El guardián invisible, Legado en los huesos eta Ofrenda a la tormenta liburuekin egin zen ezaguna Redondo, eta, esan bezala, 2016ko Planeta saria irabazi zuen Todo esto te dare nobelarekin.