Bera Berak indar erakustaldia egin nahi du hilabete gogorraren atarian
Liga sailkapeneko buruaren aurkako neurketarekin hasiko du urria Bera Berak. Imanol Alvarezen neskek garaipena lortuz eta indar erakustaldia eginez igaro nahi dute Gijonen aurkako partida, datozen egunetan izango dituzten beste lau norgehiagoketara gogotsu iritsi ahal izateko. Izan ere, urriaren 23ra bitarte ligako hiru jardunaldi eta EHF Kopako bi partidako kanporaketa izango dituzte donostiarrek.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek denboraldiko lehen garaipena bilatuko du Extremaduran, Al-Qazeresen aurkako neurketan.
Izotz hockeyan, berriz, Txuri Urdinek liga sailkapeneko burua berreskuratzeko ahalegina egingo du Majadahondaren kontra.
Futbolean, azkenik, Realeko mutilak orain arteko sentsazio onei jarraitutasun bat ematen saiatuko dira Anoetan, Getaferen aurka.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila, 3. jardunaldia
- Bera Bera – Gijon (Igandea, 12:10)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 2. jardunaldia
- Al-Qazeres – Ibaeta Basket (Ostirala, 20:45)
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, 4. jardunaldia
- Txuri Urdin – Majadahonda (Larunbata, 21:45)
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
-
Reala – Getafe (Igandea, 18:30)