Anoetako lehen porrota modurik gogorrenean heldu da
Neurketako azken minutuetan eginiko golarekin lortu du Getafek Anoeta berritutik hiru puntuak atera dituen lehen taldea bilakatzea. Lehen zati ona jokatu eta markagailuan aurretik jarri ostean, Imanol Alguacilen taldea hamar jokalarirekin geratu zen, Llorenteren kanporaketaren ondorioz, eta aukera hori ongi aprobetxatu zuten madrildarrek. Aurrerapauso bat emanez, lehenik partida berdintzea eta, 88. minutuan, bigarren gola egitea lortu zuten Getafekoek. Etxeko lehen porrota modurik gogorrenean jasan du Realak.
Eskubaloian, aldiz, Bera Berak garaipen sendoa lortu zuen Bidebietako norgehiagokan, aurretik duen hilabete gogorrari hasiera ezin hobea emanez.
Saskibaloian, berriz, jarraikako bigarren porrota jasan du Ibaeta Basketek, eta punturik gabe iraun beharko du beste astebetez.
Izotz hockeyan, azkenik, Txuri Urdinek garaipen berri bat lortu du, eta sailkapeneko lehen postutik puntu bakarrera kokatu da.
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
-
Reala 1 – 2 Getafe
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila, 3. jardunaldia
- Bera Bera 31 – 21 Gijon
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 2. jardunaldia
- Al-Qazeres 55 – 59 Ibaeta Basket
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, 4. jardunaldia
- Txuri Urdin 6 – 2 Majadahonda