Añorgako 'Herri txiki, infernu handi' saioa, iruditan
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik, ETB 1-eko Herri txiki, infernu handi saioko aurkezleek, Añorga bisitatu dute bertako bizilagunekin elkartu eta auzoaren izaera gertutik ezagutzeko. Emaitza igande gauean eman zuten telebistaz, Añorgako pilotalekuko ekitaldian grabatutako irudiekin batera.
Saioa aurkeztu aurretik, Irutxuloko Hitzak bi aurkezleak elkarrizketatu zituen, eta Añorgako bizilagunekin bizitako esperientziagatik ere galdetu zien bideo labur batean:
Jarraian, Irutxuloko Hitzak Añorgako ‘Herri txiki, infernu handi’ saioan ateratako argazkiekin osatutako irudi bilduma: