Gazte donostiar bat hil egin da Nafarroan auto batek harrapatuta
Harrapatzea Berriobeitin gertatu da, Iruñetik gertu, eta autoaren gidariak positiboa eman du alkoholemia-kontrolean.
23 urteko gazte donostiar batek bizia galdu du Berriobeitin, N-240-A errepidean, alkoholemia-kontrolean positiboa eman duen gidari batek harrapatuta. Gidariak 21 urte ditu, eta larriki zaurituta dago zainketa intentsiboetako unitatean.
Foruzaingoak jakinarazitakoaren arabera, istripua igande arratsaldean gertatu zen, 19:00ak pasata, biktima errepide bazterretik oinez zihoala. Hilotza errepidean topatu zuen poliziak, eta autoa, berriz, bidetik kanpo iraulita aurkitu zuten, gidaria barruan zuela.
Hildakoak zenbait urte zeramatzan bere senideekin Añezkarren bizitzen, eta Foruzaingoak adierazi duenez, harantz zihoan oinez autoak harrapatu zuenean.