Haur eta gazteentzako Artea eta Giza Eskubideak lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute
Haur eta gazteei zuzendutako Artea eta Giza Eskubideak lehiaketa antolatu du hamaseigarren urtez Donostiako Udalak, Eskubide Zibiletako atalaren bitartez. Edozein pertsonak joan eta etorri askerako eta estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzeko duen eskubidearen inguruan hausnarketa egiteko gonbidapena egin die udalak parte-hartzaileei. Izan ere, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 13. artikuluan jasotzen da eskubide hori.
Parte-hartzaileen adinaren araberako lau kategoria daude lehiaketan –6-8 urte, 9-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte–, eta banaka edo taldeka aurkeztu daitezke lanak. Ikastetxeei, haurtxokoei, gaztelekuei eta hiriko haur eta gazte guztiei zuzendutako deialdia da, eta edozein marrazketa teknika erabili daiteke. 2020ko otsailaren 3ko 15:00etan itxiko dute lanak aurkezteko epea, eta honako helbidera eraman edo bidali behar dira lanak: Donostiako Udala: Giza Eskubideen atala. Aiete pasealekua, 65. Aiete Jauregia 1. solairua. 20009 Donostia. Lehiaketaren oinarriak helbide honetan kontsultatu daitezke.
Sariak
Sariei dagokienez, lehiaketako epaimahai ofizialak aurre aukeraketa bat egingo du eta irabazle batzuk hautatuko ditu. Ondoren, horien artean aukeratuko dute herritarrek kategoria bakoitzeko lan onena, Giza Eskubideen webgunearen bitartez. 2020ko apirilaren 26an banatuko dituzte sariak Donostiako udaletxeko udal batzar aretoan.
Bestalde, Bazen behin irudi bat… liburuxka argitaratuko dute parte-hartzaile guztiei banatzeko, lan onenen eta sentiberatasun gehien dutenen aukeraketa batekin.