Hesian eta Reincidentes taldeek joko dute Martuteneko jaietan
Ostegunean, hilaren 10ean, hasiko dira Martuteneko jaiak, eta asteburu osoko egitarau zabala prestatu dute aurten ere. Ostegunean bertan botako dute jaien hasierako txupina, Holi festa egitearekin batera, eta haur eta gazteentzako herri kirolak izango dira ostiraleako jarduera indartsuena. Larunbata izango da jaietako egun handia, eta Sagardo Egunarekin, Zikiro jatearekin eta Etsaiak Eroak, Hesian eta Reincidentes taldeekin ospatuko dute. Azkenik, igandean izango da aurtengo berritasun nagusia, haurrentzako Molto motor lehiaketa, hain zuzen. Jaietako egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke:
Osteguna, urriak 10:
17:00. Txupinazoa eta pregoia ikastolako jolastokian. Holi festa.
17:00. Txokolate jana.
17:15. Haur eta gazteentzako jolasak, ikastolako patioan.
17:15. Haur eta nerabeentzako Wack a mole interaktiboa.
17:30. Nerabeentzako plastiko magiko lepokoak.
17:30. Haurrentzako Martutxin-Martutxina bisera ikastaroa.
17:30. Pultsera ikastaroa haurrentzat.
20:00. Heriz magoaren ikuskizuna parkeko karpan.
Ostirala, urriak 11:
17:00. Herri kirolak haur eta gazteentzat, ikastolako patioan.
19:00. Amundarain Mediatekaren berrirekiera, musika eta pintxoekin.
19:30. Oihan Vega DJ-a gaztetxoentzat eta mozorro lehiaketa.
20:00. Dotake txaranga auzoko kaleetatik.
20:30. Auzoko danborrada aterako da auzo elkartetik.
23:00. Diskofesta, Oihan Vega DJ-aren eskutik.
23:00. Andre Santo DJ-a arituko da kale peatonalean.
Larunbata, urriak 12:
09:00. Donostiako Udaleko dultzaineroak auzotik.
10:00. XXVIII. senior eta beteranoen herri krosa. Gasolindegiaren atzealdean hasi eta bukatuko da, 6.800 metroko luzera izango du eta denentzako sariak egongo dira. Izen-emateak 6,50 euroko prezioa izango du.
11:00. Meza hildako auzotarren omenez.
11:30. Sagardo Eguna. Sagardo dastaketa, trikitilariak, baratzeko produktuak eta artisautza postuak egongo dira.
11:30. Bakailua pil pileanaren XXII. lehiaketa, ikastolako jolastokian. Lehen saria: Txapela eta bi pertsonentzako afaria Barkaiztegi jatetxean. Bigarren saria: Bi lagunentzako afaria All i Oli jatetxean.
15:00. Zikiro janaren bazkari herrikoia ikastolako jolastokian. Auzoko taberna eta saltokietan erosi behar dira txartelak, eta 1920ko hamarkada izango da aurtengo gaia.
17:00. Andre Santo DJ-a arituko da kale peatonalean.
17:30. Burrumba eta Matraka eletrotxarangak arituko dira auzotik.
20:00. Elektrotxarangen Apoteosia parkean.
20:30. Zezensuzkoa elektrotxarangarekin Marie Curie parkean.
22:30. Etsaiak Eroak, Hesian eta Reincidentes taldeen kontzertuak.
23:00. Andre Santo DJ-a kale peatonalean.
Igandea, urriak 13:
10:00. Puzgarriak, marrazki lehiaketa, aurpegi margoketa eta Molto motor lehiaketa haurrentzat, ikastolako jolastokian.
12:00. Añorgako erraldoiak eta buruhandiak auzotik.
16:00. Zinta lasterketa Tranvia kalean.
16:30. XX. mus txapelketa Sorginzulo elkartean.
17:00. Titiriteros de Binefar kale antzerkia auzotik, parketik hasita.
17:00. Arraun erakustaldia, Donostia Arraun Lagunaken eskutik.
18:00. Helduentzako musika parkeko karpan.
19:00. Lumagorria eta barrikotea parkean.
20:30. VI. su artifizialak Sorginzulo plazan, Astondoa pirotekniaren eskutik.
Astelehena, urriak 14:
Haurren Eguna. Feriak prezio herrikoietan egongo dira.