"Arrakasta izateko" sukaldaritza ikastaroa antolatu du Amara Berriko auzo elkarteak
Urtero, ikasturte osoko ikastaroak antolatzen ditu Amara Berriko auzo elkarteak, baita ikastaro puntualak ere. Arrakasta izateko sukaldaritza tailerra da horietako bat, eta azaroaren 7tik 28ra bitartean egingo dute. Ostegunetan izango da, 17:00etatik 19:00etara, eta Urtoki elkartean egingo dute (Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren kalea, 1 behea). Ines Montesek gidatuko ditu saioak, eta auzo elkarteko bazkideentzat 65 euroko kostua izango du; bazkide ez direnentzat, aldiz, 71 eurokoa.
Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak direla jakinarazi dute auzo elkartekoek, eta izen emate epea urriaren 10etik 29ra egongo da zabalik. Horretarako, auzo elkartearen kontu korrontean ordainketa egin beharko da, norberaren izen-abizenak eta ikastaroaren izena adieraziz. Honakoa da zenbakia: 2095 5009 70 1061882865.