Hiriko barandak eta oinezkoentzako babesak berrituko ditu udalak
Eneko Goia alkateak garrantzia berezia eman dio Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak harturiko erabaki bati. Hain zuzen ere, hiriko barandak, oinezkoen babesak eta bestelako errementari lanak berritzeko zein mantentzeko kontratua adostu dute. 174.986 eurokoa da aurrekontua.
Hirian errementari lanak egiteko beharra zegoela azpimarratu du Goiak. Horrela, kontratu honekin bide publikoan hainbat zerbitzu hobetuko dituzte: barandak eta oinezkoen babesak konpontzea, eraberritzea eta mantentzea, hirian kokaturiko metalezko itxidurekin erlazionatutako bestelako errementari lanak, baranden eta metalezko itxiduren unitate berrik instalatzea, fabrikazio komertziala ez duten barandak fabrikatzea, sarrailagintza eta udal giltzarrapoen hornidura lanak.
Kontratuak urtebeteko epea izango du, eta beste urtebetez luzatu ahalko da. Orain kontratua adjudikatzea da hurrengo pausoa ahalik eta lasterren bideratzeko egin beharreko lanak.