VI. Donostia Musika Zikloko udazkeneko egitaraua aurkeztu dute
Hiru ikuskizun antolatu dituzte udazkenerako Viktoria Eugenian, VI. Donostia Musika Zikloaren barruan. Los Angeles de Larrocha (Tanya Duran sopranoa eta Oscar Lobete piano-jotzailea), Hego koloreak. Euskal Barrokensemble (Enrike Solinis artista) eta Duetoak (Miren Urbieta sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa eta Ruben Fernandez piano-jotzailea) ikuskizunak egingo dituzte urrian, azaroan eta abenduan. Viktoria Eugeniako Klub aretoan izango dira lehenengo bi emanaldiak, eta Viktoria Eugenia Antzokian azkena. Jarraian, Donostia Musika Zikloaren udazkeneako egitaraua:
- Urriaren 15a, 20:00etan: Los Angeles de Larrocha, Viktoria Eugenia Klubean; 10 euro.
- Azaroaren 10a, 19:00etan: Hego koloreak. Euskal Barrokensemble, Viktoria Eugenia Klubean; 10 euro.
- Abenduaren 14a, 20:00etan: Duetoak, Viktoria Eugenia Antzokian; 10 euro.