Turkiak Rojavari eginiko erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute
Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Rojavaren aurkako operazioa iragarri eta ordu gutxira, Estatu Batuek euren soldaduak erretiratu dituzte lurraldetik, eta asteazken arratsaldean kurduen aurkako bonbardaketak hasi ditu Turkiako armadak. Siriako Armada Nazionaleko milizia jihadisten laguntzarekin, Kurdistango Tel Abyad, Ras al-Alin eta Qamixli hiriak eraso dituzte.
Erasoa gaitzetsi eta Rojavako herritarrei babesa adierazteko asmoz, Donostian elkarretaratzea egingo dute ostiralean. Turkiar inbasioari ez! Donostiarrok Rojavako iraultzarekin lelopean egingo dute protesta, 19:00etan, Bulebarrean.