Metroaren lanengatik San Martin kalea urtebetez itxiko dute
Donostiako Udalak jakinarazi du San Martin kalea urtebetez moztuko dutela metroaren igarobidearen lanengatik. Soilik garraio publikoak gurutzatu ahal izango du kalea, eta trafiko pribatuak ezin izango du handik igaro. Antigua-Aiete-Amara zubibidea eta saihesbidea erabili beharko dute. San Martin kaleko mozketa, batez ere, Urbieta eta Hondarribia kaleen artekoa izango da.
Dagoeneko hasi dira lanean Artzain Ona katredalaren ondoan, eta hainbat oztopo eragin ditu. Hori dela eta, udalak baieztatu San Martin kalean egingo diren lanetik lotura duela, eta baita metroaren igarobidearekin.
Datozen egunetan itxiko dute San Martin kalea, eta urtarrilean itxi zuten Easo kaleko zatiak moztuta jarraituko duela esan du udalak. ETSk aurreikusten zuen Easoko lanak hamar hilabetetan bukatzea, baina udalak esan du epe hori luzatu egingo dela.