Anoeta prest dago beste derbi bat jasotzeko
Anoeta berrituak Realaren eta Athleticen arteko lehen derbia jasoko du igandean. Gonzalo Arconadaren jokalariak indartsu helduko dira neurketara, oraindik partida bat bera ere galdu gabe, Bilbotarrek jada hiru aldiz galdu duten bitartean. Gainera, norgehiagokak zale asko bilduko dituela aurreikusi du Realak, eta agian estadio berrituaren ikusle kopuruaren marka gaindituko dela uste dute. Iaz 21.234 pertsona bildu zituen derbiak.
Eskubaloian, berriz, Bera Berak Errumaniarako bidaia egin du, larunbatean EHF kopako bigarren kanporaketan CSM Corona Brasoven aurka jokatzeko. Kanporaketa erabakiko duen bigarren partida hurrengo asteko larunbatean jokatuko dute, Bidebietan.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek ligako lehen garaipena lortzea bilatuko du Zaragozan, lehen hiru jardunaldietan galdu ostean.
Izotz hockeyan, azkenik, Txuri Urdin Jakaren aurka lehiatuko da, sailkapeneko lehen postua mantentzeko asmoz.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 5. jardunaldia
- Reala – Athletic (Igandea, 16:00)
ESKUBALOIA
EHF kopa, bigarren kanporaketa
- CSM Corona Brasov – Bera Bera (Larunbata, 17:00)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 4. jardunaldia
- Mann-Filter – Ibaeta Basket (Igandea, 12:30)
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, 4. jardunaldia
- Jaka – Txuri Urdin (Larunbata, 21:30)