Guraso eta haurrentzako dantza ikastaroa egingo dute Grosen
Groseko Guraso Elkarteak eta Zaldi Urdina arte eskolak dantza garaikidea ikasteko tailerra egingo dute igandean. Egitasmoa 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat pentsatu dute, eta gurasoek haiekin hartuko dute parte ikastaroan. Izen emateak bikoteka jasoko dituzte (ume bat eta heldu bat), baina bi seme-alaba dituztenek hirukote bat osatzeko aukera izango dute. Parte hartuko ez duten guraso eta haur txikiek, berriz, psikomotrizate gela erabiltzeko aukera izango dute ikastaroak iraun bitartean.
Guztira hamar bikotek hartu ahal izango dute parte egitasmoan, eta izena emateko epea zabalik dago jada. Saioa Zaldi Urdina arte eskolan egingo dute, eta ordubeteko iraupena izango du. Elkarteko bazkideentzako prezioa 13 eurokoa izango da bikote edo hirukoteko, eta bazkide ez direnentzat, aldiz, 15 eurokoa izango da. Izen ematea Whatsapp bidez egin behar da, 656735526 telefono zenbakira idatziz.